Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0089-004
1892 eta 1893 urteetako Elizondoko biztanle errolda.
1892
0083-002
1869 urteko biztanle errolda (Oronoz, Almandoz, Aniz, Ziga, Elizondo, Elbete, Irurita, Arraioz, Arizkun eta Lekaroz).
1869
0079-002
1857 urteko biztanle errolda (Elizondo, Arraioz, Azpilikueta, Berroeta eta Ziga).
1857
0162-002
Baztango lurren mugaketen eta liskarren laburpen espedienteak.
1641
0178-001
Baztango eta Lanzeko lurren mugaketa, partzuergoa eta mugarriztatzeen espedienteak.
1660
2187-005
Hiltegian hildako azienden laburpenak. 1919 eta 1940 urteen bitartekoak.
1919-01-01
0522-001
Osoko Bilkuraren sesioen akta liburua.
1923-03-18
0542-001
Gastuen eta sarreren liburu orokorra.
1900-01-01
0668-005
Dokumentuen sarreren erregistro liburua.
1925-10-17
0033-005
Elbeteakoa den eta Peruko Lambayeque herrian bizi den Juan Facundo Zelaieta y Dolagarayren aitonsemetza espedientea. Elbeteako Arguinarena etxea du jatorri.
1772