Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0966-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1919-02-06
0034-004
Iruritakoa den eta Balentzian bizi den Juan de Iturralderen aitonsemetza espedientea. Lekarozeko Iturralde etxea du jatorri.
1747-10-30
0035-006
Iruritakoa den eta Cadizen bizi den Juan Francisco Iturralde Arrechearen aitonsemetza espedientea.
1795-11-29
0037-003
Pedro, Martin Felipe eta Pedro Felipe Urrutia Muzquiz anaien aitonsemetza espedientea (hirugarrena Darocan bizi da). Gartzaingo Ariztegi auzoko Aldecoa etxea dute jatorri.
1777-01-01
0038-002
Zigako Alcatearena etxearen jabe den Martin Mayoraren aitonsemetza espedientea.
1706
0039-007
Jatorriz Zigako Zuraurre auzoko Elizaldea etxekoak diren Juan Fermin (Cádizen bizi da), Fermin eta José Lorenzo Gamio Elizalderen aitonsemetza espedientea.
1783
0042-010
Jatorriz Amaiurreko Comaiena etxekoa den eta Berastegin bizi den Martín José Echenique Iribarrenen aitonsemetza espedientea.
1828-01-03
0044-005
Jatorriz Arizkungo Bergara auzoko Ortzaitzena etxekoa den Juan Oarritxena Errazuriz Vianako auzoaren aitonsemetza espedientea.
1734
0046-001
Jatorriz Arizkungoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1752
0061-001
Jatorriz Erratzukoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1670