Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0004-001
Alkatearen korrespondentzia.
1840-09
0010-002
Baztango bailarako gutunak.
1845-01-01
0019-001
Akta liburuak
1807-01-01
0025-001
Errege kontseilua. Erret aginduak
1759
0032-004
1440 eta 1441 urteetako erregalía eta salbuespenen kopia ziurtatua. Kaparetasun, erregeari eginiko zerbitzuen eta Baztango armarriari buruzko dokumentua.
1794
1001-003
1911 urteko aurrekontu orokorra.
1910-11-24
0032-006
Armarriari buruzko sententziak.
1616
0101-001
1885 urteko biztanle errolda (Aniz eta Arizkun)
1885
0113-001
1894 urteko biztanle errolda (Almandoz, Berroeta, Elbete eta Elizondo).
1894
0127-001
1904 urteko biztanle errolda (Aniz, Arizkun, Arraioz eta Almandoz).
1904