Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0039-007
Jatorriz Zigako Zuraurre auzoko Elizaldea etxekoak diren Juan Fermin (Cádizen bizi da), Fermin eta José Lorenzo Gamio Elizalderen aitonsemetza espedientea.
1783
0042-011
Jatorriz Amaiurreko Doñarena etxekoa den eta Madrilen bizi den Juan José Arguinarena Arambururen aitonsemetza espedientea.
1767-07-15
0044-004
Protokoloan sartzeko autoak, jatorriz Arizkungoa den Juan Bautista Agirre Irigoien Murtziako biztanleak 1737an egindako aitonsemetza espedienteari buruzkoak.
1788
0047-001
Jatorriz Arizkungoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1789
0062-001
Jatorriz Lekarozekoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1679
0188-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1902 - 1907 urte bitartekoak.
1902
0492-001
Gobernu Batzordearen bileretako akta liburua.
1924-04-22
0537-006
Gizarte Berrikuntzen Baztango Batzordeko sesioen akta liburua.
1900-07-07
0551-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1923-01-01
0967-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1912-02-07