Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0044-003
Jatorriz Arizkungo Gortaria etxekoak diren Juan Martin eta Valerio Maximo Irigoien Elorgaren aitonsemetza espedientea.
1739
0045-003
Jatorriz Arizkungo Irigoien etxekoak diren Frantzisko, Bizente, Pedro Matias, Juan Ignazio eta Juan Luis Iribarren Elizakotxea anaien aitonsemetza espedientea.
1757
0060-001
Jatorriz Erratzukoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1774
0186-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1884 - 1897 urte bitartekoak.
1884
2177-002
Tokiko Biztanle Erroldaren Batzarraren sesioen akta liburua.
1900
0042-001
Jatorriz Amaiurrekoa eta Frantzian bizi den Miguel Labegarayren aitonsemetza espedientea. Four ezizenez ezagutua.
1692-07-26
0537-004
Nekazal izurriteen aurkako Baztango Batzordeko sesioen akta liburua.
1910-02-24
0550-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1921-01-01
0966-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1919-02-06
0034-004
Iruritakoa den eta Balentzian bizi den Juan de Iturralderen aitonsemetza espedientea. Lekarozeko Iturralde etxea du jatorri.
1747-10-30