Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0044-004
Protokoloan sartzeko autoak, jatorriz Arizkungoa den Juan Bautista Agirre Irigoien Murtziako biztanleak 1737an egindako aitonsemetza espedienteari buruzkoak.
1788
0047-001
Jatorriz Arizkungoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1789
0062-001
Jatorriz Lekarozekoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1679
0188-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1902 - 1907 urte bitartekoak.
1902
0495-001
Batzar Orokorraren sesioen akta liburua.
1902-11-23
0537-007
Kontuhartzailetzako sarreren eguneroko liburua.
1906-01-01
0552-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1925-01-01
0968-001
Kontuhartzailetzako ordainketen eguneroko liburua.
1914-02-05
0034-006
Iruritakoa den eta Puerto de Santa Marían bizi den Juan Martin de Michelena Larrecheren aitonsemetza espedientea. Iruritako Larraldea etxea du jatorri.
1765-10-09
0035-008
Iruritakoa den eta Cuautla Amilpasen (Mexiko) bizi den Pedro Martín Meoqui Zamarguillearenaren aitonsemetza espedientea. Iruritako Semperenea etxea du jatorri.
1798-07-28