Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0033-009
Elbeteakoa den eta Alakanten bizi den Juan de Goienecheren aitonsemetza espedientea. Azpilikuetako Goyenechea eta Elbeteako Istillartea etxeak ditu jatorri.
1730
0035-002
Iruritako Juan Jacinto, Juan Jose, Fermin, Miguel Tomas eta Juan Miguel Arrecheberro Gamiochipi anaien aitonsemetza espedientea. Iruritako Aleman etxea dute jatorri.
1780-04-08
0035-018
Iruritakoa den Juan Miguel Torresen aitonsemetza espedientea. Iruritako Arrechea etxea du jatorri.
1830-09-11
0036-010
Jatorriz Etulaingoa den eta Maria Juana Arraiz Azpilicuetarekin ezkontzeagatik Gartzaingo Errotazañanea etxearen jabe den Pasqual Añezcarren aitonsemetza espedientea. Etulaingo Echozoa etxea du jatorri.
1774
0037-015
Miguel Antonio Urrutiaren aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echevarren etxea du jatorri.
1804
0039-003
Jatorriz Zigako Juanarena etxekoak diren Pedro José (Madrilen bizi dena), Miguel García (Perún bizi dena), Francsico Gabriel eta Juan Bautista Azoz Lostra anaien aitonsemetza espedientea.
1778
0041-002
Jatorriz Anizeko Zamarguillena etxekoak diren Juan Francisco, Juan Tomás (bi hauek Cadizen bizi dira) eta Salvador Tomás Ildefonso (hau Iruñean bizi da) Aycinena Micheo anaien aitonsemetza espedientea.
1776-02-10
0042-005
Jatorriz Amaiurreko Irigoyen etxekoa den Pedro Olondrizen aitonsemetza espedientea.
1709-10-05
0043-009
Jatorriz Amaiurreko Mariturrirena edo Yturrirena etxekoa den Juan Manuel Navarro Barrenecheren aitonsemetza espedientea.
1782
0044-016
Jatorriz Arizkungo Etxabeerea etxekoa den Juan Etxabeere Madrilgo auzoaren aitonsemetza espedientea.
1686