Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0044-011
Jatorriz Arizkungo Agirre eta Perosantzena etxeetakoa den Frantzisko Migel Agirre Latadi Madrilgo auzoaren aitonsemetza espedientea.
1719
0052-001
Jatorriz Berroetakoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1705
0067-001
Jatorriz Zugarramurdikoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1674
0194-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1924 - 1926 urte bitartekoak.
1924
0522-001
Osoko Bilkuraren sesioen akta liburua.
1923-03-18
0542-001
Gastuen eta sarreren liburu orokorra.
1900-01-01
0668-005
Dokumentuen sarreren erregistro liburua.
1925-10-17
0033-005
Elbeteakoa den eta Peruko Lambayeque herrian bizi den Juan Facundo Zelaieta y Dolagarayren aitonsemetza espedientea. Elbeteako Arguinarena etxea du jatorri.
1772
0034-012
Iruritakoa den eta Villanueva de Petapan (Guatemala) bizi den Pedro Jose Beltranena Aicinenaren aitonsemetza espedientea. Iruritako Aguerrea etxea du jatorri.
1776-01-26
0035-014
Estellakoa den eta Iruritan bizi den Juan Luis Lorenzo Echeverriaren  aitonsemetza espedientea. Iruritako Iriartea etxea du jatorri.
1817-04-21