Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0036-008
Jaiotzaz Gartzaingoak eta Caracasen bizi diren Pedro, Pedro Martin, Juan eta Martin Iriarte Echeverria anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Yndartea eta Zigako Iturraldea etxeak dituzte jatorri.
1771-01-01
0037-013
Jatorriz Erratzukoa den eta Dominica Echeverrirekin ezkontzeagatik Gartzaingo Errotazañarena etxearen jabe den Domingo Nuinen aitonsemetza espedientea.
1804
0039-001
Jatorriz Lekarozeko Errandonea eta Perurena etxeetakoak diren eta Zigan jaiotakoak diren Pedro José, Juan Martín, Francisco Blas eta Francisco Erreguerena anaien aitonsemetza espedientea.
1776
0040-007
Jatorriz Zigako Mayora jauregiko eta Iruritako Dolarea etxekoa den eta Iruñean bizi den Domingo Escartinen aitonsemetza espedientea.
1819
0042-006
Jatorriz Amaiurreko Chiscarena etxekoa den José Antonio Yndabururen aitonsemetza espedientea.
1739-09-01
0043-007
Jatorriz Amaiurreko Alemanberea etxekoa den Juan Miguel Arguiñarena Alemanberearen aitonsemetza espedientea.
1778
0044-014
Jatorriz Azerileta (Ainhize-Monjolos) eta Altzugarat (Suhuskune) etxeen ondorengoa den Bernardo Arezileta edo Aritzaleta Altzugarat Arizkungo auzoaren aitonsemetza espedientea.
1687
0056-001
Jatorriz Elizondokoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1645
0070-001
Arantzako Peruskenea jauregiarekin eta Arraiozko Zubiria jauregiarekin izandako erlazioen dokumentazioa.
1572
0181-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1768 - 1826 urte bitartekoak.
1768