Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0033-007
Elbeteakoa den eta Cadizen bizi den Juan de Maizterrena y Bergararen aitonsemetza espedientea. Elbeteako Arozarena etxea du jatorri.
1778
0034-014
Iruritakoa den eta La Carolinan bizi den Geronimo Guillenea Hualderen aitonsemetza espedientea. Iruritako Iturralde etxea du jatorri.
1777-03-08
0035-016
Iruritakoa den Mariano Igaralderen aitonsemetza espedientea.
1827-08-27
0036-008
Jaiotzaz Gartzaingoak eta Caracasen bizi diren Pedro, Pedro Martin, Juan eta Martin Iriarte Echeverria anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Yndartea eta Zigako Iturraldea etxeak dituzte jatorri.
1771-01-01
0037-014
Oiartzunen bizi den Juan Francisco Arrietaren aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Oyerenea etxea du jatorri.
1806
0039-002
Jatorriz Zigako Juanarena etxekoa den eta Cádizen bizi den Juan Antonio Gaztelu Lostraren aitonsemetza espedientea.
1776
0041-001
Jatorriz Anizeko Jauregia etxekoa den Juan Tomás Jauregui Echenique eta bere seme diren Juan Bautista eta Andrés Echenique Arosteguiren aitonsemetza espedientea.
1784-07-17
0042-004
Jatorriz Amaiurreko Hualderena etxekoa den eta Madrilen bizi den Juan Hualde Yarasarriren aitonsemetza espedientea.
1710-03-21
0043-008
Jatorriz Amaiurreko Doñarena etxekoa den Juan Balerio Echenique Arguiñarenaren aitonsemetza espedientea.
1779
0044-015
Jatorriz Arizkungo Ttipittonea etxekoa den Migel Borda Etxinike Madrilgo biztanlearen aitonsemetza espedientea.
1687