Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Igantziko Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0668-005
Dokumentuen sarreren erregistro liburua.
1925-10-17
0033-005
Elbeteakoa den eta Peruko Lambayeque herrian bizi den Juan Facundo Zelaieta y Dolagarayren aitonsemetza espedientea. Elbeteako Arguinarena etxea du jatorri.
1772
0034-012
Iruritakoa den eta Villanueva de Petapan (Guatemala) bizi den Pedro Jose Beltranena Aicinenaren aitonsemetza espedientea. Iruritako Aguerrea etxea du jatorri.
1776-01-26
0035-014
Estellakoa den eta Iruritan bizi den Juan Luis Lorenzo Echeverriaren  aitonsemetza espedientea. Iruritako Iriartea etxea du jatorri.
1817-04-21
0036-006
Gartzaingo Antonio Elizalde Arratearen aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria etxea du jatorri.
1770-01-01
0037-011
Juan Bautista Mendicoa eta Martin Goyeneche lehengusuen aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Arbelenea etxea dute jatorri.
1802
0038-010
Jatorriz Zigako Larraldechipia etxekoa den Juan Vertiz Iturralderen aitonsemetza espedientea.
1775
0040-004
Jatorriz Zigako Zuraurre auzoko Garaicoechea etxekoak diren Miguel Antonio (Perún bizi da), Martín Lorenzo, Luis (Madrilgo Valdeavero herrian bizi da) eta Martín Francisco Ariztia anaien aitonsemetza espedientea.
1806
0042-002
Jatorriz Amaiurreko Arozena etxekoa eta Donibane Garaziko Yturburua etxekoa den Juan Armendarizen aitonsemetza espedientea.
1692-07-05
0043-005
Amaiurreko Petrirena edo Basterorena etxeko jabe diren Pedro Fernando eta Juan Ignacio Soroeta anaien aitonsemetza espedientea. Jatorria Oiartzungo Soroeta oinetxean omen dute.
1776