Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0366-001
Epaitegiko jakinarazpenak (1804-1839)
1804
0365-001
Epaitegiko jakinarazpenak (1587-1799)
1587
0363-002
Martin Etxeberriaren aurkako auzi kriminala, Bidarraiko Bordaberriko etxekoa, Bailarako kartzeletik ihes egiteagatik (1795)
1795-12-20
0364-001
Frantsesen aurkako auzi kriminalak (1801-1833)
1801
0363-001
Frantsesen aurkako auzi kriminalak (1787-1801)
1787
0362-005
Frantsesen aurkako auzi kriminalak (1773-1785)
1773
0362-004
Olagueko auzi kriminalak (1833)
1833
0362-003
Sarriako auzi kriminalak (1819)
1819
0362-002
Lerineko auzi kriminalak (1813)
1813
0362-001
Galarreko auzi kriminalak (1799)
1799