Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0381-001
Baztango parrokien ongintza planak (XVIII eta XIX mendeak)
1701
0380-002
Espainia eta Frantziako Mugaketen Komisioa (1802-1898)
1802
0380-001
Espainia eta Frantziaren arteko mugak (1614-1882)
1614
0379-001
Uholdean kaltetuak atera direnei emandako laguntzak (1913-1915)
1913
0378-001
Uholdean kaltetuak atera direnei eginiko ordainketen erreziboak (1913-1915)
1913
0377-001
Uholdean kaltetuak atera direnen eskaerak eta sorturiko kalteen inguruko datuak (1913-1915)
1913
0376-001
Aduanen lekualdaketak eta korrespondentzia (1780-1894)
1780
0375-001
Eroen inguruko espedienteak, arbitrioen isunak, espedienteen txantiloiak eta abar (1897-1912)
1897
0374-001
Askotariko dokumentazioa, agote, kisu harrobien ekoizpena, loteria, Auritzeko sutea, eta abar (1582-1934)
1582
0373-007
Baztango bailarako prokuradore izateko eskaerak (1751)
1751