Sailkapen berria: 03.01.03.05.02 Hirigintza arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

03.01.03.05.02 Hirigintza arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

Hirigintzako arau hauste bati dagokion zehapena zehaztea, hirigintza planeamenduan eta legedian jasotako preskripzioak urratzea dakarren ekintza edo omisio arau hauste gisa ulertuz. Arau hauste horiek arin, larri edo oso larri gisa katalogatzen ahalko dira, eta zehapena graduatu eginen da, kategoria horien arabera eta inguruabar astungarriak, aringarriak edo salbuesleak egotearen arabera. Arau haustearen arduradunak, lizentziarik ez badago edo lizentziako baldintzak bete ez badira, sustatzailea, obren enpresaburua eta obren zuzendaria izanen dira. Obrek lizentzia baten babesa badute, eta lizentziaren edukiak hirigintza arau hauste larria edo oso larria eragiten badu, orduan lizentzia eman duen pertsona eta dagozkion erantzukizunak betetzean lizentziaren edukia legez kanpokoa dela ohartarazi behar zuen pertsona ere arau haustearen arduradun modura hartuko dira. Horrez gain, arau haustea hartu duen lurzoruaren jabea ere arau hausle modura hartuko da, arau haustearen berri izan badu. Hirigintzako arau hauste baten aurrean, zehapen espediente bat hastearekin batera hirigintza diziplinako espediente bat ere hasten da.

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordearen seriea
Hautaketa proposamena

Betiko gordetzea: Obra handiei dagozkien espedienteak, edo interes kulturaleko eraikin katalogatuei erasaten badie.

Erabat deuseztatzea, espedientea itxi eta hamabost (15) urte igaro ondoren: Obra txikien espedienteak

Sarbidea

Mugatua, jabetza intelektualeko datuak eta datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

–1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, jabetza intelektualari buruzkoa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten