Sailkapen berria: 02.06.01.01.04 Obra publikoen emakidarako kontratazio espedienteak

02.06.01.01.04 Obra publikoen emakidarako kontratazio espedienteak

Obrak kontratatzeko espedienteen xedearekin bat dator; horrenbestez, eraikuntza edo ingeniaritza zibileko lanen multzoari dagokio, ondasun higiezin bat xedetzat daukan funtzio tekniko edo ekonomiko bat betetzera bideratutakoa. Horrez gain, lurren edo lurgainaren forma edo funtsa aldarazten dituztenak ere barne hartzen dira, edo ingurune fisiko edo naturala hobetzen dutenak. Hala ere, ordaintzeko moduan dago aldea: obra ustiatzeko eskubide soilarekin ordaintzen da, edo bestela sistema misto baten bidez, eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketaren arriskua emakidadunari eskualdatuz. Obra ustiatuz enpresa adjudikaziodunak egindako inbertsio eta gastuak ez estaltzean datza arrisku horren transferentzia.

Hautaketa proposamena

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Obra proiektua. –Balizko aurrekontu gehigarriak. –Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak. –Obren harrera akta.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Funtzio estrategikoekin edo segurtasunarekin zerikusia duten eraikinetako obra proiektuen planoak.

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Irekia: gainerako dokumentazioa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten