Baztertze bidez definitzen du legeak. Jarduera bat garatzea edo obra edo hornidura ez den beste emaitza bat lortzea dakarten prestazioak kontratatzean datza, baita adjudikaziodunak zerbitzua hurrenez hurren, unitateko prezioen arabera eta gehienez 5 urteko epean eman behar duenean ere.
1. Betiko gordetzea:
1.1. (Administrazio) espediente nagusia.
1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Prestazioaren azken emaitzaren dokumentuak, egonez gero.
2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:
2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.
2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.
Mugatua: Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.
Irekia: gainerako dokumentazioa.
Balorazioak ez du zehazten