Sailkapen berria: 02.06.01.01.01 Obrak kontratatzeko espedienteak

02.06.01.01.01 Obrak kontratatzeko espedienteak

Eraikuntza edo ingeniaritza zibileko lanen multzo bat kontratatzea, modu independentean edo proiektua idaztearekin batera, ondasun higiezinen bat xedetzat daukan funtzio tekniko edo ekonomiko bat betetze aldera. Horrez gain, lurren edo lurgainaren forma edo funtsa aldarazten dituztenak ere barne hartzen dira, edo ingurune fisiko edo naturala hobetzen dutenak

Hautaketa proposamena

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Obra proiektua. –Balizko aurrekontu gehigarriak. –Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak. –Obra amaierako ziurtagiria.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Ez du zehazten

Transferentzien epeak

Ez du zehazten