Eraikina
Artxiboa
Egoera
Beteta
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
11 dokumentu aurkitu dira
| Signatura | Azalpena | Hasiera data | Sailkapena |
|---|---|---|---|
0036-011 | Jatorriz Etxalarrekoak diren Pedro Jose eta Juan Martin Arrivillaga anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Maria Antonia Zelaietarekin ezkontzeagatik Aizanoa auzoko Echezuria eta Juanesarguinarena etxeen jabe da lehenengoa. | 1775-01-01 | |
0036-010 | Jatorriz Etulaingoa den eta Maria Juana Arraiz Azpilicuetarekin ezkontzeagatik Gartzaingo Errotazañanea etxearen jabe den Pasqual Añezcarren aitonsemetza espedientea. Etulaingo Echozoa etxea du jatorri. | 1774 | |
0036-008 | Jaiotzaz Gartzaingoak eta Caracasen bizi diren Pedro, Pedro Martin, Juan eta Martin Iriarte Echeverria anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Yndartea eta Zigako Iturraldea etxeak dituzte jatorri. | 1771-01-01 | |
0036-009 | Cádizen bizi den Martin Yrigoienen aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Elizamendia eta Zigako Araurrenechea etxeak ditu jatorri. | 1771-01-01 | |
0036-006 | Gartzaingo Antonio Elizalde Arratearen aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria etxea du jatorri. | 1770-01-01 | |
0036-007 | Martin, Pedro Jose, Juan eta Pedro Martin Echenique Larralde anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Erreca etxea eta Almandozeko Echeniquea etxeak dituzte jatorri. | 1770-01-01 | |
0036-005 | Cádizen bizi diren Matias eta Juan Pedro Elizalde Arrate anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria etxea eta Lekarozeko Echeberzea etxea dituzte jatorri. | 1763-11-26 | |
0036-004 | Madril eta Cádizen bizi diren Tomas, Francisco, Santiago eta Pedro Iriarte Arratea anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria eta Oiar etxeak dituzte jatorri. | 1762-07-31 | |
0036-003 | Matias eta Antonio Elizalde Arrate anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria eta Arratea etxeak eta Lekarozeko Echeberzea, Elizaldea eta Gortairia etxeak dituzte jatorri. | 1755-04-12 | |
0036-002 | Zaragozako Manuel Amaya Gamio Chapareren aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Gamio etxea du jatorri. | 1729-01-01 | |
0036-001 | Hernaniko Juan Berecoechearen aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Aristegi auzoko Berecoechea etxea du jatorri. | 1679-01-01 |