Sailkapen berria: 03.01.03.10 Aurri-espedienteak

03.01.03.10 Aurri-espedienteak

Higiezin baten narriadura maila baloratzea, dela osotasunean, dela zati batean, egoera horrek eraikitzean zuen helburua betetzea eragozten ote dion ebaluatzeko, eta, horrenbestez, aurri egoera aitortzea edo ez eta eraistea edo birgaitzea dekretatzeko. Aitortzen ahal da une horretako aurri egoera edo aurri egoera arrunta, edo teknikoa edo berehalakoa. Aurri arrunta izanez gero, eraistea aginduko da eraikinaren egitura elementuetan higadura orokorra denean edo kalte larri konponezinak direnean. Bidenabar, eraistea aginduko da eraikina bizigarritasun egoeran egoteko behar diren erreforma obren kostuak obra berri baten kostuaren % 50 gainditzen duenean. Eraistea saihestuko da, soilik birgaitzeko neurriak aginduz, gastuek ez badute gainditzen obra berri baten prezioaren % 50. Aurri teknikoa ezarriko da eraikina berehala erortzeko arriskuan dagoenean, pertsonentzat zein hirigintza ondarean arriskua eraginez. Kasu horretan berehala husteko agindua emanen da, eraisteko.

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordearen seriea
Hautaketa proposamena

Betirako gordetzea

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten