Lurzati, finka edo orubeak duen hirigintza araubidea egiaztatzea, bai balizko eraikinaren aurretik, bai dagoeneko martxan dagoen erabilerari dagokionez. Egiaztatutako hirigintza inguruabarrak izaten ahal dira planeamenduari dagozkionak (lurzoru mota, eraikinaren baldintzak, erasaten dioten zortasunak, eta abar), izatezko inguruabarrei dagozkienak (finkaren dimentsioak, mugak, zein zerbitzu dituen, eta abar), eta inguruabar juridikoenak (hirigintza kargak betetzea, jardun eremuak zedarritzea, eta abar).
Betiko gordetzea: –Kasuan kasuko lurzatian garatu beharreko balizko hirigintza jarduketei erasaten dieten hirigintza txostenak (obra handiak, urbanizazio proiektuak, birzatiketa proiektuak, eta abar).
Erabat deuseztatzea: –Gainerako agiriak espedientea bukatu eta hurrengo urtean.
Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.
Librea: gainerako informazioa.
Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera. • 3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa. • 12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa. • 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoa.
Balorazioak ez du zehazten