Sailkapen berria: 02.09.01.05 Helbide-aldaketak

02.09.01.05 Helbide-aldaketak

Herritarren erroldan izandako aldaketen kontsignazioa, udalerri bateko herritarrak ageri diren administrazio erregistro modura ulertuta, etengabe eguneratuta izate aldera. Udalei dagokie osatzea, eguneratzea, berrikustea eta zaintzea. Herritarren erroldako datuak udalerrian bizitzearen eta ohiko bizitokia bertan izatearen proba gisa hartzen dira. Aldaketak anitzak izaten ahal dira.

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordearen seriea
Hautaketa proposamena

Betiko gordetzea: Oinarrizko agiriak (altak, bajak eta aldaketak).

Urtebeteren (1) buruan suntsitzea: Gainerako agiriak. Herritarrak aurkeztutako gainerako agiriak suntsitzen ahalko dira kasuan kasuko bariazioa erroldan behin betiko jaso ondoren.

Oharrak

1996ra arte, horietan jasotako informazioa erroldaren urteroko zuzenketan jasotzen zen. Urte horretatik erroldan sartzen dira.

Sailkapen zaharreko saila
Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten