Clasificación nueva: 03.01.04.03.02 Industria arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

03.01.04.03.02 Industria arloko arau hausteen ondoriozko zehapen espedienteak

Industria jarduerak garatzean egindako arau hausteei dagokien zehapena zehaztea, jarduerek eragozpenak sortzen ahal badituzte, ingurumen baldintzak aldarazten ahal badituzte eta ingurumenean kalte arriskua eragiten ahal badute. Arau hauste horiek arin, larri edo oso larri gisa katalogatzen ahalko dira, eta zehapena graduatu eginen da, kategoria horien arabera eta inguruabar astungarriak, aringarriak edo salbuesleak egotearen arabera. Arau hausteen arduradunak izanen dira jarduera edo instalazioen sustatzaileak edo titularrak, edo horiek aurrera eramaten dituzten pertsonak, baldin eta pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren izaera badute eta horien erantzule badira. Arlo horretako udal jarduna sailkatutako jardueren lizentzia behar duten jardueretara mugatzen da.

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordearen seriea
Hautaketa proposamena

Betiko gordetzea: Larri edo oso larri gisa jotako arau hausteei buruzko espedienteak.

Deuseztatzea arau haustea egin eta hamabost (15) urte igaro ondoren: arau hauste arintzat jotako espedienteei dagokiena.

Sarbidea

Mugatua, datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera.

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten