Clasificación nueva: 03.01.03.05.01 Hirigintza diziplinaren espedienteak

03.01.03.05.01 Hirigintza diziplinaren espedienteak

Hirigintza legezkotasuna babestea eta partikularrek arau hausteak egitearen ondorioz urratutako ordena lehengoratzea, egindako arau haustearen aurretik zegoen errealitatea birjartzeko. Egitate ez-zilegia eraikin edo lurzorua erabiltzean datza, lizentziarekin zein lizentzia gabe, baina indarrean dagoen hirigintza planeamenduak eta legediak aurreikusitako xedapenak urratuz. Hirigintzako arau hauste baten aurrean, hirigintza diziplinako espediente bat hastearekin batera, aldi berean, zehapen espediente bat ere hasten da batzuetan.

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordearen seriea
Hautaketa proposamena

1- Betiko gordetzea:

–Obra handiei dagozkien espedienteak, edo interes kulturaleko eraikin katalogatuei erasaten badie.

–Jabari publikoko ondasunen gaineko legez kanpoko jarduketak; izan ere, horrelako kasuetan legezkotasuna berrezartzea ez dago inolako preskripzio eperen mende.

2- Deuseztatzea, arau haustea egiaztatzen den datatik hamabost (15) urte igaro ondoren: Obra txikien espedienteak

Sarbidea

Mugatua, jabetza intelektualeko datuak eta datu pertsonalak egoteagatik.

Mugaren epea: indarrean dagoen legediaren arabera:

–3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari buruzkoa.

–12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.

–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

–1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, jabetza intelektualari buruzkoa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten