Clasificación nueva: 02.06.01.01.06 Kontratazio espediente mistoak

02.06.01.01.06 Kontratazio espediente mistoak

Mota desberdinetako prestazioak adjudikatzea, betiere lotuta badaude eta elkarren osagarriak badira, entitate kontratatzailearen helburu instituzional bat lortzera edo beharrizan jakin bat betetzera bideratutako unitate funtzional modura hartu ahal izateko.

Hautaketa proposamena

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Obra proiektua (obren kontratuetan). –Balizko aurrekontu gehigarriak (obren kontratuetan). –Egindako obren balorazioen zerrendak eta txostenak (obra kontratuetan). –Prestazioaren azken emaitza, egonez gero (zerbitzuen kontratuetan).

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Funtzio estrategikoekin edo segurtasunarekin zerikusia duten eraikinetako obra proiektuen planoak (obren kontratuetan). –Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Irekia: gainerako dokumentazioa.

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten