Clasificación nueva: 02.06.01.01.05 Zerbitzuen emakidarako kontratazio espedienteak

02.06.01.01.05 Zerbitzuen emakidarako kontratazio espedienteak

Zerbitzu bat ematea, honela ordainduta: zerbitzua ustiatzeko eskubide soilarekin, edo bestela sistema misto baten bidez, eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketaren arriskua emakidadunari eskualdatuz. Zerbitzua ustiatuz enpresa adjudikaziodunak egindako inbertsio eta gastuak ez estaltzean datza arrisku horren eskualdaketa. Botere publikoek berezkoa duten agintea erabiltzea eskatzen duten zerbitzuak kanpo geratzen dira.

Hautaketa proposamena

1. Betiko gordetzea:

1.1. (Administrazio) espediente nagusia.

1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Prestazioaren azken emaitzaren dokumentuak, egonez gero.

2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:

2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.

2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.

Sarbidea

Mugatua:

–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.

Irekia: gainerako dokumentazioa

Transferentzien epeak

Balorazioak ez du zehazten