Produktu edo ondasun higigarriak erostea, haien errentamendu finantzarioa, haien epekako errentamendua edo salmenta, erosteko aukerarekin nahiz gabe. Era berean, hornidura kontratutzat hartuko da xede bezala duena produktuen hornidura eta, osagarri gisa, muntatze eta instalatze obrak egitea
1. Betiko gordetzea:
1.1. (Administrazio) espediente nagusia.
1.2. Adjudikaziodunaren dokumentaziotik: –Kontratua. –Baldintza agiriak. –Ondasunak jaso eta entregatzearen akta.
2. Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren:
2.1. Adjudikaziodunaren gainerako dokumentazioa.
2.2. Adjudikazioa lortu ez dutenen dokumentazio osoa.
Mugatua:
–Kontratistak konfidentzialtzat jotako dokumentazioa, ez badu galarazten gardentasunaren, publizitatearen eta parte hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.
–Enpresa lizitatzaileek emandako informazioa duen dokumentazioa, informazioak jabetza intelektualeko eskubideei eragiten ahal badie edo datu pertsonalak baditu.
Irekia: gainerako dokumentazioa.
Baloraziak ez du zehazten