Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Igantziko Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0038-008
Jatorriz Zigako Galañena etxekoak diren Juan Miguel, Juan Bautista eta Juan Tomas Indarte anaien aitonsemetza espedientea. Lehenengoa Bartzelonan bizi da.
1771
0040-002
Jatorriz Zigako Goyenechea eta Larraldea etxeetakoa den Juan Gerónimo Echenique Vertizen aitonsemetza espedientea.
1803
0041-006
María Micaela Echandirekin ezkontzeagatik Almandozeko Elizaldea etxearen jabe den Juan Martín Urrozen aitonsemetza espedientea.
1761-12-01
0043-003
Jatorriz Amaiurreko Pezonartea etxekoa den Pedro Martin Migueltorena Estebarenaren aitonsemetza espedientea.
1774
0044-010
Jatorriz Arizkungoa den Tomas Etxeberria Larrain Madrilgo auzoaren aitonsemetza espedientea.
1724
0051-002
Jatorriz Berroetakoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1673
0066-001
Jatorriz Urdaxekoak diren hainbat herritarren aitonsemetza espedienteak.
1687
0193-001
Erregistro Orokorreko sarrera dokumentuak. 1921 - 1923 urte bitartekoak.
1921
0520-001
Osoko Bilkuraren sesioen akta liburua.
1911-01-11
0541-001
Kutxako liburu nagusia.
1867-01-01