Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Igantziko Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0033-004
Juan Narciso, Bartolomé Antonio, Juan Fermín eta Antonio de Meoqui y Huartena (lehenengoa Cadizen bizi da, gainontzekoak Elbetean) anaien aitonsemetza espedientea. Elbeteako Huartena etxea dute jatorri.
1771
0034-011
Iruritakoak diren eta Iruñea, Alcalá de Henares eta Iruritan bertan bizi diren Juan Ramon, Miguel Geronimo, Juan Bautista, Pedro Jose eta Juan Francisco Maiora Guillenea anaien aitonsemetza espedientea. Iruritako Iturralde etxea dute jatorri.
1776-06-15
0035-013
Iruritakoak diren Ignacio Ascovereta aita eta Juan Felipe Ascovereta semearen aitonsemetza espedientea.
1804-07-10
0036-005
Cádizen bizi diren Matias eta Juan Pedro Elizalde Arrate anaien aitonsemetza espedientea. Gartzaingo Echeverria etxea eta Lekarozeko Echeberzea etxea dituzte jatorri.
1763-11-26
0037-010
Jatorriz Aldudekoa den eta Maria Domingo Maisterrenarekin ezkontzeagatik Gartzaingo Etxerri auzoko Venta Andia etxearen jabe den Juan Franchisenaren aitonsemetza espedientea.
1799
0038-009
Goizuetan bizi diren eta Lesakan jaio diren José Francisco, Rafael, Juan José, Catalina Francisca eta María Rafaela Urrutia Larralde anai-arreben aitonsemetza espedientea. Jatorriz Zigako Sastrearena etxekoak dira.
1774
0040-003
Jatorriz Zigako Zuraurre auzoko Yturraldea etxekoa den Juan José Aizinenaren aitonsemetza espedientea.
1804
0041-007
Jatorriz Almandozeko Ynda etxekoak diren Juan Bautista, Pedro José eta Juan Antonio Echenique Echenique anaien aitonsemetza espedientea.
1789-01-10
0043-004
Jatorriz Amaiurreko Bordaberria etxekoa den Martin Jose Goyenecheren aitonsemetza espedientea.
1775
0044-011
Jatorriz Arizkungo Agirre eta Perosantzena etxeetakoa den Frantzisko Migel Agirre Latadi Madrilgo auzoaren aitonsemetza espedientea.
1719