Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0083-001
1868 urteko biztanle errolda (Oronoz, Almandoz, Berroeta, Azpilikueta, Aniz, Ziga, Elizondo, Elbete, Erratzu, Gartzain, Irurita eta Lekaroz).
1868
0078-002
1854 urteko biztanle errolda (Erratzu, Almandoz, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilikueta, Berroeta, Ziga, Gartzain, Lekaroz eta Oronoz).
1854
0165-001
Kintoako mugen inguruko espedienteak.
1820
1862-006
Binztanleen erroldan atzerritarrek emandako altak 1919 eta 1940 bitartean.
1919
0004-001
Alkatearen korrespondentzia.
1840-09
0010-002
Baztango bailarako gutunak.
1845-01-01
0019-001
Akta liburuak
1807-01-01
0025-001
Errege kontseilua. Erret aginduak
1759
0032-004
1440 eta 1441 urteetako erregalía eta salbuespenen kopia ziurtatua. Kaparetasun, erregeari eginiko zerbitzuen eta Baztango armarriari buruzko dokumentua.
1794
1001-003
1911 urteko aurrekontu orokorra.
1910-11-24