Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0208-001
Herri lurretan eta mendietan zuhaitzak mozteko espedienteak.
1762
0209-001
Ongizate etxeko batzarren akta, araudi eta antolaketa espedienteak.
1706
0223-001
Azienda zenbaketaren inguruko lehenengo erreklamazioak: Almandoz eta Oronoz
1886
0231-001
Irakasleek Udalarekin izandako harreman dokumentuak: izendapenak eta kargu uzteak, kontuak, soldatak eta hezkuntza estatistikak
1740
0243-001
Alokairuen erregistro liburua
1831
0256-001
Guda garaiko Elizondoren hornikuntza espedienteak
1874
0270-001
Soldadutzako salbuespen eta indultuen espediente pertsonalak
1905
0278-002
Katastro eta kontribuzio katastralaren espedientea: Ziga
1809
0286-002
Elizondoko kontribuzioen liburua: hainbat herritako fardelak
1897
0296-003
Zedula pertsonalen espedientea: Baztan eta Almandoz
1888