Ongi etorri

Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1440 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Baztango Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 58 00 06) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
0225-003
Azienda zenbaketaren inguruko bigarren erreklamazioak: Almandoz eta Oronoz
1893
0235-001
Azukre izakinen inguruko aitorpen orriak
1923
0246-001
Baztango arma zerbitzuaren dokumentazioa, Konbentzio Gerra garaikoa (1793-1795)
1784
0260-001
Soldadutzako ikuskatze ziurtagiriak
1878
0275-001
Hauteskunde espedienteak
1907
0280-001
Katastro eta kontribuzio katastralaren espedientea: Elizondo
1813
0291-001
Baztango alokairu eta enkanteen aktak eta Diputazioak arielen eta hornikuntzen enkanteen inguruan egindako onarpenak
1863
0297-003
Zedula pertsonalen espedientea: Baztan
1895
0310-001
Zedula pertsonalen kobratzeko zerrendak
1871
0201-001
Herri lurren luberriketa eta itxitura espedienteak: Almandoz eta Oronozeko negu eta udako lurrak.
1664